Jarraipen zabala izaten ari da Arabako esku hartze sozialeko laugarren greba eguna

2022/07/14
Hitzarmen kolektiboa negoziatzeko azken bileran patronalak sektoreko langileak pobretzea dakarren planteamendu batekin jarraitu ondoren, laugarren greba eguna arrakastatsu izaten ari da, "KPI bai ala bai" lelopean.

Arabako esku hartze sozialeko sektorean 1.100 pertsona inguru ari dira lanean, gehienak emakumeak dira, eta orain arte hiru greba egun egin dira (bi sindikatu guztiek batera deitu dituzte, eta beste bat ELAk deitu du). Aldarrikapen nagusia da negoziatzen ari diren hitzarmenak KPIaren araberako soldata igoera ezartzea.

Horregatik, ELAk modu negatiboan baloratu du AISA Arabako esku hartze sozialeko sektoreko patronalak atzoko hitzarmenaren negoziazio bileran egindako azken proposamena, sektoreko langileei erosteko ahalmena galtzea dakarkielako, KPIaren azpiko soldata igoera planteatu baitute.

Egoera horren aurrean, Arabako esku hartze sozialeko langileak kalera irten dira greba arrakastatsu batean, eta manifestazioa egin dute Gasteizko kaleetan, "KPI bai ala bai" lelopean.