UBER Bizkaia

Jarraipen zabala izaten ari da grebaren lehen eguna

2024/06/17
Ekainaren 30era arte deitu dute greba UBER Bizkaian soldatak hobetzeko, benetako lanaldia zenbateko eta segurtasun handiagoa izateko ibilgailuetan, besteak beste.

Bizkaiko UBEReko langile gehienek bat egin dute gaurtik ekainaren 30era arte deitutako grebako lehen egunean. Apirileko hiru eguneko grebaren ondoren, enpresak langileekin bildu gabe jarraitzen du, eta, horregatik, ekainaren 17tik 30era 2 asteko greba deitzea erabaki dute, egoera hori desblokeatzen saiatzeko eta gaur egun baldintza prekarioak dituen hitzarmen bat berritu ahal izateko.

Grebak 90 langileri eragiten die Bizkaian, eta honako jauek dira grebaren aldarrikapenak:

  • Soldata hobekuntzak (lanbide arteko gutxieneko soldata).

  • Lanaldia benetako lanorduetan zenbatzea.

  • Oporrak profesionalen beharren arabera eskatu ahal izatea.

  • Uler daitezkeen nominak.

  • Segurtasun handiagoa ibilgailuetan.

  • Autoak enpresaren instalazioetan aparkatu ahal izatea, ibilgailuen bandalismoak saihesteko.

  • Gaueko eta jaiegunetako plusak.

Lan hori urteko 365 egunetan egiten da, egunean 24 orduz, astelehenetik igandera, jaiegunetan, egunez eta gauez, eta ez da baldintza horietako bat ere onartzen. Soldata lanbide arteko gutxieneko soldataren ingurukoa da beti. Gogoratu enpresa horrek irabaziak izan dituela urte hauetan guztietan, eta bere proiekzioa handitzen jarraitzekoa dela.

Gaur, grebak eragin handia izan du Bizkaiko UBERen GTIen jardueran, eta zenbait unetan ia geldirik egon da.