Lozy´s Pharmaceuticals - Lekaroz

Jarraipen zabala izaten ari da hitzarmenaren aldeko lehen greba eguna

2024/02/20
Enpresako lehen hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko deitutako 11 greba egunetatik lehenengoan produkzioa etetea lortu dute. Ostegunean manifestazioa egingo dute Elizondon.

Lozy´s Pharmaceuticals enpresa, kimika sektorekoa da, Lekaroz-en kokatzen da eta 78 langile ditu gutxi gora behera, erdiak emakumeak.

Aldaketen beharrak bultzatuta lehen aldiz hauteskundeak egin ostean, lehen enpresa hitzarmena negoziatzen hasi ziren, ELAren ordezkaritzapean.

Enpresak ez du negoziaketarik egin nahi izan, eta beraz, langileek grebak deitzea erabaki zuten. Gauzak horrela, aste honetan otsailaren 20, 21, 22 eta 24rako deituak daude greba egunak. Ostegunean, otsailaren 22an, Elizondon manifestazioa egingo dute 18:00taik aurrera. Eta hurrengo astean berriz, aste osoan zehar greba egingo dute.

Gaur izan da lehen greba eguna eta jarraipena oso zabala izan da (%90tik gorakoa).