Amorebietako AKT PLASTICOS
Jarraipen zabala izaten ari da hitzarmenaren negoziazioak aurrera egiteko deitutako greba

ELAk eta LABek 3 greba-egun deitu dituzte lan baldintzak hobetuko dituen eraginkortasun orokorreko hitzarmen bat lortzeko. UGTko ordezkariek, berriz, plantilla zatitzen saiatu dira grebari uko eginez eta lanera sartuz.
AKT Plasticos Amoberietako enpresa bat da, 140 langile dituena, gehienak emakumeak, eta automoziorako piezak eta osagaiak egiten dituzte, batez ere Volkswagen taldekoak. Enpresa batzordea ELAko 4 ordezkarik, LABeko 2 ordezkarik eta UGTko 3 ordezkarik osatzen dute.
ELAk eta LABek hiru greba egun deitu dituzte, lehena gaur, eraginkortasun orokorreko eta lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen baten negoziazioan aurrera egiteko.
Grebaren jarraipena zabala izaten ari da, eta horrek erakusten du langileek ez diotela kasurik egin enpresaren presioei, ezta UGTren zatiketa saiakerari ere.