Hezkuntza publikoa nafarroa

Jarraipen zabala izaten ari da kalitatezko eskola publikoen aldeko greba

2023/04/03
LAB, STEILAS, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek greba deitu dute lan baldintzen hobekuntza aldarrikatzeko, ikasleen hezkuntza beharren arreta hobetzeko. Departamentuak uko egiten dio edozein hobekuntza eta Hezkuntzako inbertsioaren handitzea negoziatzeari.

LAB, STEILAS, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek deitutako grebak Nafarroako Administrazio Publiko osoak otsailaren 15ean egin zuen greba arrakastatsuari jarraipena ematen dio. Aldarrikapenek berdinak izaten jarraitzen dute: hezkuntza etapa guztietan ratioak jaistea, erosahalmena berreskuratzea eta KPIaren araberako soldata igoerak bermatzea, behin behinekotasuna %8ra jaistea eta lan gainkarga murriztea.

Goizean Hezkuntza Departamentuaren egoitzaren aurrean egindako kontzentrazioak greba egun honen arrakasta erakusten du. 120 batzar baino gehiago egin dira haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako eta lanbide heziketako ikastetxeetan, eta 100 klaustrok baino gehiagok bat egin dute grebarekin.

Gaur arratsaldean manifestazioa aterako da 18:00etan Iruñeko Gurutzeko plazatik.