EAE-KO JUSTIZIA
Jarraipen zabala izaten ari da lehen greba eguna

Grebaren aldarrikapenak dira EAEko Justizia Administrazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Orokorraren arteko ekiparazioa, erretiro neurriak ezartzea eta genero indarkeriaren epaitegietako plantillentzako osagarria jartzea.
Barruti judizial guztietan jarraipena zabala izan da: %60 baino gehiago Donostian, %50 Bilbon eta %30 Gasteizen. Gernikako edo Durangoko bulego judizialetan adibidez, jarraipena %90 ingurukoa izan da.
ELAk uste du grebaren lehen eguna oso arrakastatsua izaten ari dela, eta plantillari horrela jarraitzeko deia egin dio, Eusko Jaurlaritza zuzenean interpelatuz, plantillaren aldarrikapenei erantzun diezaien.
ELAk dei egiten du hilaren 19an, asteazkenean, 12:00etan, Eusko Jaurlaritzaren Bulegoen aurrean (Bilboko Kale Nagusia 85) egingo den kontzentraziora eta barruti judizial ezberdinetan egingo diren gainerakoetara joateko.