MICHELIN GASTEIZ

Jarraipen zabala izaten ari da lehen greba eguna

2023/06/05
CGTk, ELAk, ESK-k eta LABek erosahalmena bermatu eta malgutasuna geldiaraziko duen hitzarmen bat lortzeko deitutako greba babes handia izaten ari da plantillen aldetik.

ELA oso pozik agertu da langileen erantzunarekin, eta negoziazio mahaira helarazten den mezua oso argia dela uste du. Gasteizko plantillak lantokien arteko batzordetik atera daitezkeenak baino lan baldintza askoz hobeak merezi ditu, eta horretarako ez dago negoziazio esparru propioa ez den beste biderik.

Ahalduntze kolektiboaren erakustaldi honekin nahikoa izatea espero dugu mobilizazioekin bat egin ez duten sindikatuek eurekin bat egin dezaten edo, gutxienez, erosahalmena bermatzen ez duten eta malgutasun amaigabeari galga jartzen dioten lan baldintzak sinatzeko urratsa eman ez dezaten.

Bien bitartean, grebak babesten eta sindikatuaren tresna guztiak langileen esku jartzen jarraituko du ELAk, borrokaren bidez bidezko hitzarmen bat lor daitekeelako. Hurrengo greba egunak ekainaren 7an, 10ean eta 12an izango dira.