Orkoiengo Berry Superfos

Jarraipen zabala lan osasunean hobekuntzak exijitzeko lanuzteetan

2023/03/30
ELAk, 9tik 6 ordezkarirekin, lan txanda bakoitzeko ordubeteko lanuzteak deitu ditu Orkoiengo Berry Superfos enpresan, eta 100 pertsona inguruk hartu dute parte.

Enpresa kimiken sektorekoa da, eta plastikozko ontziak fabrikatzen ditu, bai elikagaien sektorerako, bai industria sektorerako.

Lanuzteen arrazoia honako hauek dira: langileen osasunari eragiten dioten lan erritmo altuen aurkako protesta, lanpostu bakoitzaren arrisku ebaluazio espezifikorik eza, eta arrisku psikosozialen ebaluazioan atzemandako lan gainkarga konpontzeko ekintza zuzentzailerik eza.