Jarraipen zabala zerbitzu publikoetara, hezkuntzara eta beste sektoreetara hedatu da
Martxoaren 17ko grebak aurrera jarraitzen du goizean, eta gero eta eragin handiagoa du Hego Euskal Herri osoan. Lehen orduan industrian erregistratutako jarraipena oso zabala izan da, eta goizean zehar hezkuntzak, zerbitzu publikoek eta beste sektoreek bat egin dute grebarekin. Pikete taldeek euren lana egiten jarraitzen dute, eta manifestarien lehen zutabeak abiatuko dira 11.00etatik aurrera, eguerdian herrialdeko hiri nagusietako mobilizazio nagusietan bat egiteko. ‘Gutxieneko soldata hemen erabaki. 1500 euro. Soldatak hobetu aberastasuna banatzeko’ leloa bere helburua lortzen ari da.
Zerbitzu publikoak
Garraio publikoko lerro askotan gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira eskaintzen ari: Eusko Tren eta Metro Bilbao, adibidez. Errepidezko bidaiarien garraioan, Gipuzkoan: Donostibus eta Hiribus Zarautz.
Administrazio publikoan, esaterako Gipuzkoan, hamarnaka udaletxetan geldialdia ia erabatekoa da (Orio, Azpeitia, Zestoa, Hernani, Oiartzun, Usurbil, Astigarraga, Zumarraga, Zizurkil, Beasain, Ordizia, Oñati, Idiazabal, Lazkao, Tolosa, Idiazabal, Urretxu; Sasieta, Loiatzoko eta Debagoiena mankomunitateak, Mendaro, Bergara, Arrasate, Zarautz, Urola-Kosta udal elkartea...) eta beste askotan oso jarraipen handia izaten ari da (Errenteria, Legazpi, Donostia), Bizkaian ere (Busturialdeako udal askotan, esaterako Bermeon edota Gernika-Lumon, Durangaldea, Arratian, Markina, Ispaster, Plentzia, Sondika Mundaka, Zaldibar, Ibarrangelu, Galdakao…). Zalla, Basauri eta Mungiako Garbiguneak itxita daude. Karrantza-Zallan gaur ez da ontzien bilketa egongo.
Gasteizko eta Legutioko udaletan eta Gorbeialde eta Lautadako eskualdeetan lanuztea garrantzitsua izaten ari da Amurrioko udala itxita dago, bai eta Aguraingo Udal musika eskola ere. Nafarroan, Udal zerbitzuen jarduera oso murritza da hiriburuan eta herri batzuetan: Iruñea, Zizur Nagusia, Burlata, Atarrrabia, Altsasu eta Leitza zein Sakanako Mankomunitateetan.
Eusko Jaurlaritzan ere aurreko grebetan baino jarraipen zabalagoa ari da izaten.
Osasungintza
Osasungintzan eta gizarte ongizate esparruan, beste behin ere, gutxieneko zerbitzuen bitartez, milaka langileri greba eskubidea ukatu zaie. Adibidez, gaueko txandetan, ia langile bakar batek ere ez du grebarekin bat egiteko aukerarik izan. Larrialdeetako langileak ere %100eko gutxieneko zerbitzuak pairatu dituzte. Horri gehitu behar zaio Lehen Arretan ezarritako gutxieneko zerbitzuen igoera. Lan Sailak behartu du osasun-zentro bakoitzean gutxienez mediku bat egotera eta tamainaren arabera, bigarren bat ere ezarri du.
Ospitaleetan, greba nabaritzen ari da. Gutxieneko zerbitzu gisa jarduten dutenak izan ezik, Gasteizko Santiago eta Urduliz ospitaleetako ebakuntza-gelak itxita daude eta Basurtuko ospitalean ere lau ebakuntza gela daude itxita. Basurtuko Ospitaleko erreteneko zeladoreek gutxieneko zerbitzuekin bakarrik funtzionatzen dute, gainerako langileak greban baitaude, eta ospitale horretako barne-garraioko zerbitzuak %50ean jarduten baitu. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan, laborategiko teknikariak minimoetan daude eta Galadako-Usansolo Ospitaleko Eskanerrak murrizketekin funtzionatzen du. Gorlizko Ospitalean nabarmentzekoa da biltegian, X izpietan eta errehabilitazio zerbitzuetan izan duen eragina.
Esku-hartze sozialean, grebak jarraipen zabala izan du. Gizarte Ongizatean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ezarritako gutxieneko zerbitzuak, kasu batzuetan, Gobernuak berak ezarritako arreta-ratioak baino handiagoak dira. Etxez etxeko laguntzan, langileen %90ek grebarako eskubidea galdu du.
Egoitza eta eguneko zentroetan grebak jarraipen oso handia izan du: greba egiteko aukera zuten langileen %90ek baino gehiagok egin du, zehazki. Gipuzkoan jarraipena erabatekoa izaten ari da, eta Bizkaian grebaren eragina oso handia da: Iruñerriko egoitzetan langile askok ezin izan dute greba egin, gutxieneko zerbitzu gehiegizkoengatik. Elizondoko Benito Menni zentroak bat egin du grebarekin.
Aniztasun funtzionalean ere jarraipena oso zabala izaten ari da. Avifesen eta Down Sindromearen Fundazioan jarraipena erabatekoa izaten ari da. Enplegu zentro berezietan, Bizkaiko enpresa nagusiek (Talleres Gallarreta, Ranzari, Usoa...) jarraipen handia dute, greba egin zezaketenen %60tik gora. Indesan, zuzendaritzak greba eskubidearen aurka jokatu du.
Hezkuntza
Hezkuntza publikoko ikastetxeetan, jarraipena oso zabala ari da izaten: EAEn, haurreskoletan %80etik gorakoa; ikastoletan %80tik gorakoa; Irakasle publikoen %60tik gorakoa eta zerbitzuetako langileen %65etik gorakoa izan da jarraipena.
Ugariak dira gutxieneko zerbitzuekin funtzionatzen ari diren eskolak, horien adibide: Gipuzkoan Urdaneta (Ordizia), Egape (Urnieta), Karmengo Ama (Donostia), Garaikoetxea Landaberri (Lasarte-oria); Bizkaian, Bengoetxe BHI (Galdakao), Zamakola-Juan Delmas edo Deustuko ikastola (Bilbo); Araban, Gasteizko Toki Eder eta Zabalgana edo Laudioko institutua; Bergarako Aranzadi Ikastola, Arrasateko Arizmendi Ikastola, Oñatiko Txantxiku Ikastola eta Tolosako Laskorain Ikastola, Andoaingo Ikastola edota Herri Ametsa Ikastola Donostian.
Heziketa Berezian gehiegizko zerbitzu minimoak ezarri badira ere, baldintza horietan jarraipena %50etik gorakoa izan da. Gizarte ekimeneko ikastetxetan eragina ezberdina izan da lurraldeka. EHUk jarduera akademiko guztiak bertan behera utzi ditu, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduera oso murritza da. Mondragon Unibertsitateko Debagoieneko lau fakultatetik hiru itxita daude.
Sukalde asko itxita daude, esaterako: Gipuzkoan Intxaurrondo, Ikasbide, Urdaneta, Domingo Aguirre, Zarautz Orokieta, edo Talaia eskola; Bizkaian, Balmasedako CEP Mendia, Sodupeko CEP Eretza, Gandasegi Galdakaon, Unkina Usansolo edo Lekeitioko zein Ondarroako Zaldupe. Araban: Gorbeialde eta Aramaio besteak beste.
Nafarroako irakaskuntza publikoan, Iruñea eta Iruñerriko D ereduko ikastetxe askotan jarraipena ia erabatekoa izaten ari da; eta eskualdeka, Baztan, Bortziri eta Malerrekan zein Leitzaldean jarraipen oso zabala. Ikastoletan eta haurreskoletan jarraipen oso zabala izaten ari da.
EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeetan greba apalagoa izan den arren zentro gehienetan izan du eragina, lurralde eta eskualdeka desberdina izanik. Besteak beste greba egin da Gipuzkoako Santo Tomas Lizeoan, Beasaingo La Salle ikastetxean, La Anunciata edo Tolosako Herrikide ikastetxean. Bizkaian Jado ikastetxean.
Komunikabideak: EITB taldean grebaren jarraipena oso zabala izaten ari da, eta informatiboak bakarrik ari dira emititzen (gutxieneko zerbitzuak). Honetaz gain, El Diario Vasco, Gara, Berria, Hamaika Telebista, Argia aldizkaria, eskualdeetako Hitzak, eta tokian tokiko komunikabide asko greban daude.
Industrian, ekoizpena etenda dago lantegi askotan
Greba jarraipen oso zabala izaten ari da industrian, ekoizpena geldirik dago enpresa handi askotan. Gipuzkoan ia erabatekoa da (KSB ITur, Inda Taldea, Elmubas, Korta, Mendiaraz, Corrugados, Natra, Garay, Elay, Tesa, Yurrita, Arcelor Bergara, Ikankonitrek, CIE Legazpi, GKN, Indar, Hine, CAF Irun eta Beasain, Niessen, Lau lagun, Ubis, Mendiola, Ahlstrom, ITV zerbitzuak, Biele Azpeitia, Guerra Hnos Beasain, ABC Eibar, JMA, Indaux; kooperatibetan ere, langileek hala erabakita itxi egin dute honako kooperatibek: Irizar, Orona, Fagor Electronica, Ulma Embedded, Ampo...), nahiz Nafarroako ipar-ekialdean (Funvera, Savera, Torraspapel, Lakuntza Calor, Barranquesa, Omnia, Magotteaux, Arcelor Lesaka, Portland, Aceros Moldeados, Gh Guema Manutención, Mecaisa....).
Greba jarraipen oso zabala izaten ari da beste lurraldeetako enpresa garrantzitsuetan: Bizkaian (Cementos Lemona, Kide, Cikautxo, Nemak, Kauxot, Kutenik, Losal, Bruss, Pronutec, Teknia, Sermanfer, Winoa, Ingeteam, Alstom, Gestamp, Arisawa, Salica...), Araban (Cie Goian, AEG, Cie Nova Recyd, Cie Gameco, SAS Autosystemtechnik, Fibertecnic, Dominion, Tauxme, Wec, Arcelor, Laminaciones Arregui %90eko jarraipenarekin). Eragin orokorraz gain, aipatzekoa da Aiaraldean izan duen eragina: Maderas de Llodio, Tubos Reunidos, Tubacex, Inausa, Amurrio Ferrocarril, Envases Metalírgicos, nahiz Iruñerrian (Kybse, Icer Rail. Ingeteam, TRV...).
Aipatzekoak dira Bizkaian, kostaldeko kontserbak eta grafikagintza sektoreak. Nafarroako Erriberan, Congelados de Navarra, Uvesa, Florette, Viñedos Ría eta Huertas de Peraltan, besteak beste, lanuzteak eragin esanguratsua izan du.
Zerbitzu pribatuetan, eragin handia eskualde batzuetan
Zerbitzu pribatuetan ere jarraipen zabala izaten ari da. Herri askotako merkataritza txikia itxi egin da, esaterako, Gasteizko Cuchilleria kaleko taberna gehienak, baita eskola publikoetako, ikastoletako eta enpresetako jangela ugari (horien artean: Krafft, Tesa, Fagor, EITB, Deustuko unibertsitatea, Karmelo Etxegarai, Lehiarreta eskola, Eskolapios, Jesuitak, Avifes, Kontxa eskola, Zubeldia kolegioa…).
Nafarroako jangeletako gehiegizko gutxineko zerbitzuak kontuan hartuta ere, jarraipena zabala da.
Merkataritzan itxita daude, bestea beste: Elkar Euskal Kulturgintza, HYM, Cortefiel Eroski, Dia (Bizkaia), Lidl, Movistar, Natura, Tezenis, Lidl Azkoitia, Eibar eta Hernani, eta Bricodepot Oiartzun (Gipuzkoa), Tezenis (Araba)… Garbikuntza zerbitzuak etenda: Termibus Bilbo, EITB Miramon, industria askotan (Petronor, CAF, Indar, Irizar, CIE, Elay, Fagor…) eta hainbat udaletan (Astigarraga, Ugao, Hernani, Basauri , Altza eta Oñatiko kiroldegiak…).
Azpikontrata publiko asko batu dira grebara. Besteak beste: lorezainak (Sondika, Hondarribi, Sopela, Basauri, Lemoa, Ugao…), kale garbikuntza (Ugao, Lekeitio, Lemoa, Trapagaran, Lea Artibai, Elis ikuztegia...) eta kiroldegi hauek itxita daude (Soraluze, Beasain, Tolosa, Barakaldo Lasesarre eta Gorostiza, Orio, Basauri, Markina, Zornotza, Oiartzun, Orereta…).
Araban Kirol kudeaketa eta ludoteketako langileen jarraipena zabala da, Aguraingo kiroldegia itxita dago. Enviserren lanuztea %90ekoa izan da.
Nafarroan, grebaren eragina aipatzekoa izan da kirol elkarte batzuetan (Oberena, Uharte), ITV eta supermerkatu handi batzuetan (Carrefour, Leclerc…).
Bi portuetan erantzun zabala izan da, esaterako, Pasaiako Portuko Agintaritzan, eta Bizkaiko amarradoreetan.
