Aste honetako lehen greba egunak jarraipen zabala izan du eskola garraioko begiraleen artean

2014/01/20
Aste honetako lehen greba egunak jarraipen zabala izan du eskola garraioko begiraleen artean
Eskola umeak autobusean eta jolastokian zaintzen aritzen diren begiraleek grebara jo dute gaur lan hitzarmenaren alde. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutako grebak %90ko jarraipena izan du Bizkaian, %65koa Gipuzkoan eta %55koa Araban. Joan astekoaren erantzun berdintsua izan du aste honetako lehen greba egunak.

 

Gaur, bihar  eta etzi egingo dute lanuzteak eta, akordiorik ezean, otsailaren 27tik aurrera greba mugagabea izango da.

Grebalari talde bat Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean elkarretaratu da gobernuaren esku hartze zuzenago aldarrikatzeko.