Tubos Reunidos Premium Threads - Langraiz Oka
Jarraipena zabala izaten ari da enpresako hitzarmenaren aldeko lehen greba egunean

Enpresa ituna gainditzeko eta hitzarmen akordio propioa lortzeko negoziazioak blokeatuta daude. Langile batzordeak greba deitu du abuztuaren 2a arte.
Tubos Reunidos Premium Threads enpresako ekoizpeneko langileen gehiengo zabal batekin egin dute bat gaurko lehen greba egunean. Langraiz Okako Subillabide Poligonoan dago enpresa, eta 73 langile ditu.
ELAk, CCOOk eta UGTk negoziazioa desblokeatzeko eta enpresa hitzarmena lortzeko, greba deitu dute abuztuaren 2a arte. Enpresa ituna gainditzea eta hitzarmen kolektibo propioa izatea eskatzen dute, erosteko ahalmena, lanaldia jaistea eta plusak handitzea bermatzeko, besteak beste.