Jaurlaritzak etorkinen laguntzarako HELDU itxi nahi du

2010/06/17
-HELDU- Egoera Irregularreko Etorkinentzako Lege Aholkularitzako Zerbitzuaren kontratua amaitu eta hilabetera, Immigrazio Zuzendaritzak zerbitzu hori kenduko dutela jakinarazi du ELAk.

ELAren ustez, HELDU ixteak kalte egingo die zuzenean babesgabeen eta zaurgarrien dauden etorkinak.

Sindikatu honek gogora ekarri behar du zein helburu bete nahi zen HELDU sortu zenean: paperik gabeko atzerritarrei aholkularitza ematea dohainik. Baina orain Gobernuak saihestu nahi du bere eginbeharra pertsona horiekiko, eta gizarte-elkarteei eta erakundeei leporatzen die zeregin hori.

ELArentzat, ekimen hori Gobernuak bultzatu dituen gizarte-murrizketen politikaren beste adierazle bat besterik ez da. Oraingo honetan kendu nahi duten zerbitzu publikoa HELDU da.

Patxi Lopezen Gobernuak horiek bezalako neurriekin argiro uzten du ez dituela etorkinak hartzen eskubidedun subjektu gisa, eta beraz ez zaiola axola handirik etorkinak gure gizartean txertatzen diren edo lan-munduan sartzeko aukera duten.

Horregatik guztiagatik, ELAk eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari etorkin jendearentzako Lege Aholkularitza Zerbitzua ez kentzeko, kontrakoa baizik. HELDU bultzatu eta garatzeko eskatzen dio sindikatu honek, horrela bakarrik bermatuko baitzaio egoera prekarioen bizi den gizatalde horri behar duen arreta.