Jaurlaritzak ez ditu lana, familia eta pertsonal bizitza uztartzeko neurririk hartu nahi

2010/03/22
Julene Gabiola, ELAko Azterketa Bulegoko kideak, Eusko Jaurlaritzak plazaraturiko dekretu eta aginduak salatu ditu “ haurren edo adineko pertsonak zaintzeko eszedentzia batetara edo lan egunaren murrizketara lotzen diren pertsonak Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzen igoera ekonomiko txiki bat besterik ez dute suposatzen eta ”.

Gabiolaren aburuz “ diru-laguntza hauek oso eskasak izaten jarraitzen dute, eszedentzia edo lan egunaren murrizketek dakarten kalte ekonomikoa ez baitute inolaz ere ordaintzen ”.

Bestalde, ELAko arduradunak gogorarazi nahi izan duenez  “ diru kopuru txiki hauek kobratu ahal izatea ere ez dago bermaturik, zeren eta aurrekontuetan kopuru-muga dute eta horiek bukatzean ez dago subentzio gehiagorik.” Beraz, diru laguntzen inguruan emaniko propaganda guztien gainetik, sortu ziren helburua betetzeko ere ez dira gai, honelako arazoak eskubide unibertsalak beharko zukeenean.

ELAk oso larria deritzo neurri hauekin, finean,  lan merkatutik emakumezkoen irteera indartzea. Gabiolaren hitzetan “ 2008. urtean laguntza hauek jaso – eta beraz bere lan profesionala familiarenari baldintzatu -  ahal izan dituztenen  % 94,1 emakumezkoak dira (%97 eszedentzien kasuan eta %93,4 lan orduen murrizketetan) . Lana murrizteko edo eszedentziako  neurri hauetara lotzeak aurreikusten ez diren ordain sariaz aparteko beste ondorioak ere baditu (gizarte estaldurak, lan arloko sustapena…). Gainera, nabaria da egoera askotan  beharturiko irteerak direla, ez borondatezkoak.

Gabiolak salatu du ere “euskal administrazioek ez dute behar besteko estaldura ematen pertsonen zaintzaren beharrei; aldiz, zerbitzuen eskasiari adabakiak jartzen saiatzen dira, nahiz eta zerbitzu hauek izan uztartze aukera gehien ematen dutenak. Egoera hau zuzenean eragiten die  hezkuntza mailari ( 0-2 urte bitartean) eta menpekotasun egoerei ere “.

 

  • Haurren zerbitzuei dagokionez, 2008an urtebete baino gutxiagoko haurrentzat plazen estaldura % 21ekoa izan zen (%11,7 sare publikoan eta %9,4 sare pribatuan). Beraz, urtebete baino gutxiagoko haurren %79a ez zuen inongo plazarik izan. 2 urte baino gutxiagoko haurrena, berriz,  % 42,5ekoa izan zen    ( % 21,5 sare publikoan eta % 21pribatuan). Beraz, adin honetako haurren % 57,5ek ez zuten plazarik izan.
  • Adineko pertsonen zaintzaren beharrei dagokionez, 2008.eko Adineko Pertsonak Espainian  Txostenaren arabera, eguneroko oinarrizkoak diren aktibitateak gauzatzeko balioezintasunen bat izan eta 65 urtez goragoko pertsonek % 23,3ek bakarrik izan zituzten gizarte zerbitzu publikoak edota itundutakoak. Honek argi uzten du, halaber, balioezintasunak dituzten pertsonek zein estaldura sozial gutxi duten.

Haurren oporraldietan eszedentzia edo lanordu murrizketagatik subentzioak jaso ahal izateko, 59 egunetako jarraian gutxieneko epeko eskaria kentzeari buruz, Julene Gabiolak dioenez “ aldaketa honekin propaganda asko egin da, baina subentzioa eskuratzeko beharrezkoa izaten jarraitzen du eszedentzia edota lan ordu murrizketaren gutxieneko epealdia 59 egunetakoa izateak ”.

ELArentzat nabaria da Eusko Jaurlaritzak lana, familia eta pertsonaren bizitza uztartzeko duen borondate eza. Haurren oporraldiak beren gurasoenak baino luzeagoak izanik eta lan egunak ere eskolakoak baino luzeagoak izanik, ezinezkoa bilakatzen da lana eta familia bizitza modu orekatuan uztartzea. Honi zaintza                – askoetan etengabea- behar duten adineko pertsonentzako dauden gizarte zerbitzuen eskasia gehitzen badiogu, egiazko baino  itxurazko uztarketaren irudia ematen digu.

Zoritxarrez, gizartearen egungo egituraketak lana, familia eta pertsonal eremuak duintasunez  uztartzeko ezinezkoa egiten du. Merkatua erabat gailendu da dena bere inguruan murgiltzen delarik; buka ezinezko lanegunak, ordutegien malgutasun eza, eta guzti hori zenbaitetan kontutan hartu gabe  gure kontsumo “beharren” atzetik beste pertsonen biziak eta ordutegiak daudela.  

ELAren esijentziak

Azkenik, Gabiolak gogora ekarri duenez, “ ELAk aspaldidanik aldarrikatu ditu bai haurren eta balioezintasuna duten adineko pertsonen zaintzan ere %100eko estaldura publikoa, zeren eta zerbitzu horiek beharrezkoak dira lana eta familia bizitzak uztartu ahal izateko “.

Bide batez, ELAk diru-laguntza duinak exijitzen ditu borondatez eszedentzia edota lan ordutegiaren murrizketari atxikitzen zaizkion pertsonen kalte ekonomikoa ekiditeko. 

ELAk beharrezkotzat jotzen du, bederen, gizarte-antolaketaren aldaketa; honela ekimen orok (ekonomikoak edo ez) benetan gauzagarri egin dezaten egutegi eta ordutegi ezberdinek lana, familia eta pertsonal bizitza uztartzea.

Finean, sistemaren norabidea birplanteatu behar da, merkatuaren logika erlatibizatu eta benetan funtsezkoa denari bide eman, bizitzari alegia. Eusko Jaurlaritzaren dekretua nahiz aginduak ez dio jaramonik ere egiten honelako gai garrantzitsuei.