Jaurlaritzak ez du etengabeko prestakuntza beharrizanen arabera antolatu nahi

2010/10/31
Eusko Jaurlaritzak argitaratu du 2010erako diru-laguntza deialdia eskaintzazko etengabeko prestakuntzarako. ELAren iritziz deialdi honekin argi geratzen da Jaurlaritzak ez duela etengabeko prestakuntza EAEko benetako beharrizanen arabera antolatu nahi izan.

Eusko Jaurlaritzak argitaratu du 2010erako diru-laguntza deialdia eskaintzazko etengabeko prestakuntzarako. ELAren iritziz deialdi honekin argi geratzen da Jaurlaritzak ez duela etengabeko prestakuntza EAEko benetako beharrizanen arabera antolatu nahi izan.

Jaurlaritzak ez du enpresako prestakuntza planak laguntzeko deialdirik egin, beste urte batzutan egin ohi zuen moduan; plan hauen oinarria enpresen beharrizan errealak dira, eta horien arabera moldatutako prestakuntza eskaintzen dute. Horren ordez deialdian hainbat ikastetxe eta erakundek erabaki eta eskainitako prestakuntza jasotzen da.

Jaurlaritza eta Hobetuz funtsak kudeatzeko leihatila huts bilakatzen dira; kudeatzeko, diogu, izan ere funts horiek espainiar estatuan dagoen etengabeko prestakuntza eredu txarra aplikatzeko baldintzapean baitatoz. Gasteizko gobernuak baztertu egin du bertoko prestakuntza eredu bat gauzatzeko aukera, eta hau erabaki politiko oso larria da, areago kontutan izanik EAEn eta espainiar estatuan zeharo desberdinak direla egitura produktiboa, prestakuntza ematen duten ikastetxeen errealitatea eta langileek behar duten trebakuntza.

Jakina da etengabeko prestakuntza eredu espainiarrak, gizarte-elkarrizketa delako horren esparruan erabakitzen denak, porrot egin duela erabat. EAEn ere gauza bera egin nahi izateak eragin ekonomiko eta sozial gogorrak ekartzen ditu, eta hauek denbora joan ahala areagotzen ari dira.

Eredu honetako partaide diren erakundeak onuradun bihurtzen dira. Adibidez, iaz 7,36 milioi euro, funtsen %34, zuzenean enpresario-elkarteek, CCOOek eta UGTk aurkeztutako planetara bideratu ziren.

 Orain arte bezala, ELAk Jaurlaritzari exigituko dio bertoko prestakuntza eredu baten alde egin dezan, enpresa eta banakako mailan, lanbide heziketako ikastetxeek ematen dutelarik eta lehentasunak kalitatea, gardentasuna eta funtsen kontrola direlarik, eta ez beste xede eta interes batzuk.