Jaurlaritzak ez du lan hitzarmena bete nahi

2010/05/05
ELAk salatu du Jaurlaritzako arduradun nagusietako batzuk duela sei hilabete sinatutako hitzarmena zalantzan jarri eta urraketa garbiak suposatzen duten adierazpen publikoak egiten ari direla, besteak beste, soldatetan eta plantilletan murrizketak proposatuz.

ELAren iritziz, jokabide hau eta iragarritako murrizketak eskuineko politikak bere egitearen fruitu dira. Defizita plantillak eta soldatak murriztuz jaisteko erabaki garbia da, administrazio publikoko langileak defizit horren erantzule balira moduan. Neurri eta murrizketa hauek aurrera eramanez gero, enplegu publikoari eta eskaintzen diren zerbitzuen kalitateari eragingo die zuzenean eta kaltetuenak zerbitzu horiek gehien behar dituztenak izango dira, langile klasea.

Era honetan, Justiziako langileen lan baldintzak arautzen dituen hitzarmenaren sinadura atzeratu izana ekarri dute, ELAko ordezkariak Bilbon emandako prentsaurrekoan. Izaskun Garikano, Gizalan-eko idazkari nagusiarekin batera parte hartu dute agerraldi honetan Xabier Irastortza, Ruben Espino eta Ramon Uriarte, irakaskuntza, Ertzaintza eta administrazio orokorreko saileko arduradunek.

Bestalde, gobernu-kide batzuk euskalduntzean etzera pausoak ematearen mehatxu aurrean, euskalduntzea bultzatzeko konpromisoa jasotzen dela akordioan gogoratu dute eta egun sektore bakoitzean indarrean diren euskalduntze dekretuen erabateko betetzea, exijitu dute.

 

Irakurri idatzia