Jaurlaritzak ez du lortuko sindikatuaren jarrera erreibindikatzailea indargabetzea

2018/09/12
Adolfo Muñoz `Txiki´ren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak jarrera argia dauka ELAk ordezkatzen duen sindikalgintzaren aurka, baina "ez du lortuko dekretu baten bitartez jarrera errebindikatzailea indargabetzea”. Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Muñozek esan du onartezina dela Erkorekak aurreratutako soldata igoera; izan ere, "mota honetako igoerekin ezinezkoa izango da azken urteotan galdutako %15ko eros-ahalmena berreskuratzea".