Jaurlaritzak lan osasuna bazterrean utzi du

2008/04/10
Langileen segurtasun eta osasun arazoei erantzun baino, ugazaben interesak eta mozkinak babestu nahiago duela Eusko Jaurlaritzak adierazi du ELAk lan istripuen inguruko txostenaren aurkezpenean. Adolfo Muñoz, idazkari nagusiaren ondokoak eta Janire Domínguez, segurtasun alorreko arduradunak, lan istripuen eta gaixotasun profesionalei aurre egiteko administrazioek duen konpromiso eza salatu dute.