Jaurlaritzak osasun pribatuaren aldeko hautua egin du

2008/05/07
Adolfo Muñoz idazkari nagusiaren albokoaren esanetan, egunetik egunera gero eta argiagoa da Jaurlaritzaren eta osasun arloko patronalaren arteko itun estrategikoa. Urtero osasun arloko aurrekontuen inguruan egiten den txostenaren aurkezpenean Muñozek azpimarratu du Europar Batasunean aztertutako herrialde guztietatik Greziak bakarrik gastatzen duela EAEk baino diru gutxiago osasun publikoan. “Osasun publikoak egiten ez duena pribatuak egiten du. Beharrak ez dira desagertzen eta horretaz baliatzen dira negozioa egiteko ”.

Osasun arloko gastuei buruzko txostenaren aurkezpenean parte hartu dute ere Mikel Novalek eta Julene Gabiolak, azterketa bulegoko kideak.

Irakurri txostena