Jaurlaritzak osasun publikoan ordaina ezarri nahi du

2010/07/16
ELAk nabarmentzen duenez, herritarrek osasun-sistema publiko, unibertsal eta doakoa izateko eskubidea dute, eta ordainak eskubide hau urratuko luke. Sindikatuaren iritziz, ordainaren atea irekiz gero igoerak bata bestearen ondoren etorriko dira.

Mirari Irure eta Mikel Noval, osasun eta arlo sozialeko arduradunek, ELAren proposamenak aurkeztu dituzte Bilbon. Era honetan, osasungintza alorrean herrialde industrializatuetako batez besteko mailara iristekotan, 2010rako Euskal Autonomi Erkidegoan arlo honetako aurrekontua 1.682,7 miloi eurotan handitu beharko litzatekeela argitu dute.

 

Irakurri txostena