Jaurlaritzako ehunka langile elkarretaratu da lanpostuak mantentzeko bermea eskatuz

2010/11/26
ELA, LAB, eta CCOO sindikatuek deituta Eusko Jaurlaritzaren ehunka langile elkarretaratu dira Lakuan soldata murrizketen eta lanpostuen amortizazioen aurka. Era berean, langileekiko errespetu falta salatu dute.

Sindikatuotako ordezkariak administrazio publikoko lanpostuak kentzea ez duela inola justifikaziorik adierazi du eta lanpostuak mantentzeko bermea exijitu dute, amortizaziorik eta pribatizaziorik gabe.

Era berean behin eta berriz aplikatzen zaizkien soldata-murrizketak salatu dituzte eta “bidegabe lapurtutakoa ” bueltatzea eskatu dute. Izan ere, azken urteotan erosteko ahalmena %25etik gora murriztu zaie.

Azkenik, langileekiko errespetua eskatu diote Eusko Jaurlaritzako kideei euren adierazpen publikoetan. “Bidezko arrazoirik gabe laneko baja hartzen dugula eta bajan egoten garela aditzera eman dute”.