Jaurlaritzako funtzionario kopurua murriztea sindikatuekin hitzartutakoaren aurka doa
Carlos Agirre Ogasun sailburuak iragarri duenez, administrazio publikoko langile kopurua gutxitu nahi dute 2012ra bitartean Langile publikoen kopurua txikitzea sindikatuekin sinatutako lan itunaren aurka doala ohartarazi du ELAk.
ELAk bilera eskatuko
dio Idoia Mendia Administrazio Publikoko sailburuari, «konpromisoari eusten
dion» azal dezan.
ELAren esanetan,, «azaroan Mahai Orokorrean hitzartutakoaren kontrakoa da atzo
Agirrek iragarritakoa. Hutsik dauden lanpostuak ezabatuko ez direla eta
erretiratzen diren funtzionarioak ordezkatuko dituztela baitio Jaurlaritzako
lan itunak.
Duela hilabete batzu izenpetutko akordiok administrazioaren behin-behinekotasuna gutxituko zuela argudiatuta «13.000 lanpostu egonkor hitz eman zituzten, horietako 4.000 berriak, eta 3.300 hutsune begetatiboak -erretiroak, heriotzak edo beste arrazoiak-betetzeko»,