Langile publikoen telelanaren Dekretua
Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartutako Dekretuak sindikatu guztien ezezkoa jaso zuen

ELAk, azken hilabetetan hainbat proposamen aurkeztu dizkio Jaurlaritzari, baina honek ez ditu kontuan hartu. Ondorioz, dekretuak honako arazo hauek ditu, besteak beste:
-
Telelanerako aukera ez da langileen eskubide bezala arautzen, baizik eta administrazioko arduradunek errebisatu eta atzera bota dezakete.
-
Diskriminatzailea da, genero ikuspegitik bereziki. Izan ere, antzinatasun baldintza batzuk ezartzen zaizkie langileei, telelanerako aukera izan dezaten. Honek emakumeengan du eragin mugatzaile handiagoa.
Araua langileekiko mesfidantzan oinarrituta dago kontrol mekanismo asko aurreikusten baitira eta lana modu egokian bete ahal izateko baliabide egoki gutxi. Horren adibide:
-
Langileak konpromiso dokumentu berezi bat betearazi beharko du eta egun kopuru murriztu bat ezartzen da telelanerako.
-
-
Jaurlaritzak ez ditu bermatzen telelanari dagozkion beharrezko baliabideak.
-
Langileen ordezkarien parte hartzea eta telelanean dauden langileen eskubide sindikalak ez dira bermatzen.
ELAk gogoeta egitea eskatzen dio Jaurlaritzari eta utz dezala erabakiak sindikatuen babesik gabe hartzeari. Beste hainbeste gertatzen baita behin behinekoen kontsolidazioarekin, erosahalmenarekin, lan kargak negoziatzerakoan edo murriztutako eskubideekin. Hala ez bada, ELAk hori lortzeko mobilizazioen alde egiten jarraituko du.