Jazarpen sindikala Kirolbet-en
Uztaileko hauteskundeak egin zirenetik hona enpresako zuzendaritzak behin eta berriz inpugnatu du prozesua, baina inpugnazio guztiak gaitzetsiak izan dira. Ordezkari sindikala hautatu eta gero, Teleapustuak Zuzendaritzak jarraitu du erasoan ordezkariaren aurka, eta baita hauteskundeak sustatu zituzten langileen aurka.
Gainera, ELAk salatu duenez, enpresak ez du borondaterik agertu orain arteko irregulartasunak konpontzeko; hori dela-eta, erreklamazioa aurkeztu du Bizkaiko Lan Ikuskaritzan. Alde horretatik aipatu da Teleapustuak enpresak funtsezko arrazoirik gabe kaleratzen dituela langileak, dagozkien eskubideak aldarrikatzeagatik, beldurra eta prekarietatea hedatzeko asmo bakarrarekin, goraka doan baina ezein hitzarmenik aplikatzen ez duen enpresa batean.