Jendetza dispertsioaren aurka

2015/01/10
Jendetza dispertsioaren aurka
Sare herritar plataformak deituta jendetza izugarria elkartu da Bilboko kaleetan dispertsioaren kontra eta preso politikoen giza-eskubideen alde deitutako mobilizazioan. ELAk ere bat egin du deialdiarekin, eta sindikatuko ordezkaritza zabala bertan izan da, ekimenari babesa eta sostengua eman asmoz

ELAren ustez ezinbestekoak dira gisa honetako mobilizazioak sakabanatze politikarekin amaitzeko. Helburu hori, beharrezkoa izateaz gain, egingarria da, baina lortzeko borrokan ezinbestekoa da herritar guztien mobilizazioa. Gaurkoa bezalako mobilizazioak, hortaz, oso garrantzitsuak dira erronka hau egikaritzeko.