LAN HERIOTZA
Joan den ostiralean Burlatan (Nafarroa) istripua izan zuen langilea hil egin da

22 urteko gaztea Automóviles Torregrosa enpresan ari zen lanean. Nafarroan aurten lau pertsona hil dira haien lanpostuan.
ELAk bildutako lehen datuen arabera, joan den ostiralean Burlatako (Nafarroa) Automóviles Torregrosa enpresan lan-istripua izan zuen 22 urteko gaztea hil egin da, ezbeharrean pairatutako zaurien ondorioz.
ELAk salatzen du aurten honez gero 18 pertsona hil direla haien lanpostuan Hego Euskal Herrian, horietako 4 Nafarroan. ELAren ustez, ezbehar-tasa handitzeak lotura zuzena du prebentzio-araudia ez betetzearekin eta lantokietan zaintzarik eta kontrolik ez izatearekin.
Horregatik, ELAk enpresaburuen zigorgabetasuna eta erakundeen konplizitatea seinalatzen eta lan-ikuskaritzaren transferentzia eskatzen jarraituko du, azken honen plantilla Europako batez besteko ratioarekin berdintzeko.