afede jostailu denda - antsoain

Jokoaren arauak aldatzea eskatu dute 6 hilabeteko greba bete berritan

2025/06/04
Antsoaingo AFEDE jostailu dendako 3 langileek greba mugagabean jarraitzen dute lan baldintzak hobetzeko: LGS kobratzen dute eta urtean 1.900 ordu baino gehiago lan egiten dute.

AFEDE Antsoaingo jostailu denda bat da, eta 3 langile ditu guztira, dendako lan guztiaz arduratzen direnak. Dituzten lan baldintzak legediak ezartzen dituen gutxienekoak dira: lanbide arteko gutxieneko soldata kobratzen dute, urtean 1.900 ordu baino gehiago lan egiten dute, eta ez dute lan egutegirik, besteak beste.

Azaroaren 25etik greban daude lan baldintzak hobetzeko eta lanetik bizi ahal izateko. % 15eko soldata igoera, lanaldiak eta lanbide kategoriak murriztea eta erregularizatzea eta lan egutegia izatea eskatzen dute.

Negozio errentagarria da, 300.000 eurotik gorako fakturazioa du Antsoaingo dendan eta denda gehiago irekitzen jarraitzen dute.

AFEDEko zuzendaritza negoziazioaren aurkako jarrera izaten ari da. Proposamenik ez egiteaz gain, langileak beldurtzen eta errespetua galtzen saiatzen dira. Are gehiago, oraindik 2024ko aparteko orduak zor dizkiete.

Sei hilabeteko greban daramatzatenean, jostailu eta jokoen azoka txiki bat irudikatu dute gaur, "jokoaren arauak alda ditzagun" lelopean. Ekintza honekin, jarrera aldatzeko eta negoziatzera esertzeko eskatzen diote enpresari, ez ikusiarena egiteagatik ez baita arazoa desagertuko.

Gainera, mobilizazio gehiago iragarri dituzte, bai Iruñean, bai enpresak Donostian, Bilbon eta Urbilen dituen denden parean ere.