"Jon Idigorasek errespetu eta adiskidetasunezko arrastoa utzi du"

2005/06/02

ELAko Batzorde Eragileak bere samina agertu du buruzagi sindikal eta politikoaren heriotza dela-eta

ELAko Batzorde Eragileak gaur goizean gertatu den Jon Idigoras buruzagi sindikal eta politiko historikoaren heriotza dela-eta bere samina agertu du.

ELAko zuzendaritzak Idigorasen nortasuna azpimarratu du: "bere bizitza osoa justiziaren eta Euskal Herriaren nazio askapenaren aldeko borroka izan da; borroka hori azken muturreraino eraman izan du, eta horregatik jazarpena, erbestea eta espetxea pairatu ditu".

Azkenik, ELAko Batzorde Eragileak adierazi duenez "Idigorasek euskal langileen eta herri xehearen artean errespetu eta adiskidetasunezko arrastoa utzi du"; halaber, familiari eta militatu izan duen erakundeei, LAB eta Batasunari, bere elkartasuna helarazi die.