Jon Palais, absolbituta

2017/01/23
Jon Palais, absolbituta
ELAk bere poza adierazi nahi du Bizi! mugimenduko kide Jon Palais-en absoluzioa dela-eta. Palais urtarrilaren 9an epaitu zuten Akizen (Frantzia), zerga-ihesaren aurka egindako protesta ekintza baketsu batengatik.

Palais 2015eko urriaren 19an egindako ekintza baketsu batengatik epaituko dute. Egun horretan ANV-COP21eko 41 militantek bortxa gabeko ekintza sinboliko bat egin zuten Parisen: BNP bankuko bulego batean 14 aulki konfiskatu zituzten. Ekintza honekin banku horrek zerga-paradisuekin duen lotura estua salatu nahi izan zuten.