Jose Elorrieta Caballitoko langileekin egon eta gero negoziatutako irtenbidea bilatzea eskatu dio enpresari
2004/10/04
Jose Elorrieta, ELAko Idazkari Nagusia, greban dauden Caballitoko langileekin bildu da bere sostengua berriro adierazteko, enpresaren sarreran daukaten kanpaldian. Gatazkari aterabide negoziatua ematea exijitu dio Elorrietak enpresari, eta "enpresaren jarrera ulergaitza" dela azaldu du greba luze honetan. Era berean Elorrietak enpresak grebalarien ordezkoak jarri dituela salatu du eta laneko ikuskaritzari "egoera larri honetan esku hartzea" eskatu dio.