Jose Elorrieta: "Konfrontaziorik gabe, ez dago subiranotasunik"

2005/09/15

ELAk azken hilabeteetako egoera politikoaren hausnarketa jasotzen duen agiria aurkeztu berri du Bilbon. Dokumentua irailaren 12an onartu zuen ELAren Nazio Batzordeak. Dokumentuak azpimarrazen duenez, ELAk bakea lortzeko helbururako balioko duen alderdi mahai baten balorazio positiboa egiten du, baina ez dator bat horrek eragiten dituen itxaropen politikoekin.

Egungo egoera politikoa aztertuta, ezarritako esparru batetik erabakitzeko eskubidea onartzen duen beste esparru batera pasatzeko haustura bat eman beharra dagoela jasotzen du dokumentuak. Autodeterminazioaren aldeko indarren batasun faltak prozesu subiranistaren ikuspuntua mugatzen duela azpimarratzen du.

ELAren Idazkari Nagusi Jose Elorrietak agiriaren nondik norakoak aztertzen ditu 'Astekarian'.

Elkarrizketa osoa