Jose Elorrietak "Una mirada sindical contracorriente" liburua aurkeztu du

2017/01/31
Urte luzez (1988tik 2008ra) ELAko idazkari nagusi izandako Jose Elorrietak 'Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas' liburua aurkeztu du gaur Bilbon. Liburuan aurkezpenean sindikatuko idazkari nagusiak, Adolfo Muñoz Txiki, ere parte hartu du.

Liburuak mendebaldeko sindikalismoaren garapenaren irakurketa kritiko bat egiten du, ELA bezalako sindikatu batentzat, eta bide batez, euskal burujabetza nazionalaren aldeko balizko artikulazio sozial, sindikal eta politiko batentzat eboluzio horrek sortzen dituen aukera eta mehatxuak marrazten amaitzeko. Liburua Icaria argitaletxeak argitaratu du.