Jose Elorrietaren hitzaldia Baionan

2006/04/19

ELAren idazkari nagusi Jose Elorrietak hitzaldi bat eskainiko du apirilaren 20an Manu Robles-Arangiz Fundazioak Baionan duen egoitzan. Hitzaldian Elorrietak ELAren aurkezpen bat egingo du, eta Hego Euskal Herrian gehiengoa duen sindikatu honen ardatz eta oinarrietan sakonduko du. Hitzaldia 20:30tan hasiko da.