Jose Maria Elosua abokatuaren hitzaldia

2007/05/09
Jose Maria Elosua abokatuak "Eskubideen urraketa epaitegietan" izeneko hitzaldia eskainiko du maiatzaren 10ean ELAk Donostian duen egoitzan. Hitzaldia 18:00tan izango da, eta sarrera librea izango da.

Jose Maria Elosua 18/98 auziko defentsako abokatuetako bat da. Elosuak hitzaldi bera emango du maiatzaren 17an Gasteizen eta maiatzaren 24ean Bilbon.