Justizia administrazioa euskalduntzeko asmorik ez du agertzen Eusko Jaurlaritzak

2014/04/16
Eusko Jaurlaritzak berriro ere propangada hutsa darabil euskarari Justizi Administrazioan ematen dion garratzi eza ezkutatzeko.

ELAren ustez Justizi administrazioan itzulpenak egitea, herritarrak administrazioan euskera erabiltzeko duen eskubidea bermatzea besterik ez da, (itzulpenak egitera behartuak daude) eta ez administrazioa euskalduntzea.

Hortaz, zoritxarrez, Justizia administrazioko langileok eredu negargarri asko baditugu, azpimarragarriena gure 4.Hitzarmena betetzeko ere gai izan ez direla gai honetan, langileok oso positiboki baloratutako trebatzaileen zerbitzua- langileen artean euskeraren erabilera sustatzeko helburua zutenak- besteak beste.

Zerbitzu hau, murrizketak zirela eta kentzeko ausardia izan zuten, sinatutakoa errespetatu gabe eta lanpostu gehiagoren suntsiketan parte hartuz.

Beraz 2014.urtean Juztizia Administrazioa benetan euskalduntzeko apustu benetakorik ez.