Justizia politizatzen dute ideiak jazartzeko

2017/12/04
Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki du espetxean mantentzea Oriol Junqueras eta Joaquim Forn, baita ANC eta Òmnium Culturaleko buruak, Jordi Sànchez eta Jordi Cuixart ere. Honek agerian uzten du, beste behin, espainiar Estatuan Justizia administrazioa zenbateraino dagoen politizatuta; deigarria da erabakia dagoeneko bezperan filtratu zitzaiela hedabide batzuri.

Politikoa izan zen 155. artikulua ezartzeko erabakia; politikoa da, halaber, epaile eta fiskalen bidez herri katalanaren erabaki demokratikoa baldintzatu nahi izatea: beldurra hedatuz egitasmo politiko jakin batzuk bultzatzeko askatasuna mugatu nahi dute. Gorenaren erabakia ez da politika judizializatzearen ondorio, justiziaren politizazioarena baizik, helburua Katalunian eta Estatu guztian aldebakarreko inboluzio agenda inposatzea baita.

ELAk espetxeratuen askatasuna galdegin du.