Euskal Oil

Justiziak Arteako enpresa behartu du hauteskunde sindikaletako ELAko hautagaia berriro onartzera

2024/04/26
Bilboko Lan Arloko 10 zenbakiko Epaitegiak arrazoia eman dio ELAri, eta Arteako (Bizkaia) Euskal Oil Service zigortu du otsailean hauteskunde sindikalak egin aurretik ELAko hautagaia izateagatik kaleratu zuten langilea berriro onartzera. Gainera, 12.000 euroko kalte ordaina jasoko du kalte moralengatik eta bere askatasun sindikala urratu dutelako.

Kaleratzearen aurrean, langileek mobilizazioak egin zituzten eta ELAk demanda bat aurkeztu zuen. Orain, epaileak adierazi du enpresak bazekiela, kaleratzearen aurretik, langilearen ELAren hauatagia zela, eta, beraz, kaleratzearen arrazoia hori izan zela, Gauzak horrela, justiziak ebatzi du askatasun sindikalaren oinarrizko eskubidea urratu dela.

ELAk epaia bidezkotzat eta oso positibotzat jo du, eta ELAko hautagaia berehala berriro onartzeko eta Euskal Oilen askatasun sindikalaren aurkako edozein ekintza bertan behera uzteko eskatu du.