Basalan
Justiziak berriro zigortu du Bizkaiko Diputazioaren enpresa antzinatasuna lehen kontratutik aurrera ordaintzera
Hirugarren aldiz, epaitegiek arrazoia eman diote ELA eta ebatzi dute Basalanek, Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetzakoa den enpresa publikoak, langileei aitortu behar dizkiela enpresan lanean egindako urte guztiak, eta, beraz, lehen kontratutik ordaindu behar diela antzinatasuna. 120 lagun daude lanean Basalanen basoak mantentzeko eta suteetan eta istripu klimatologikoetan jarduteko. Negoziazio mahai guztietan, sindikatuek antzinatasun plusa behar bezala ordaintzea eskatu diote zuzendaritzari. Hala ere, Basalanek ez du onartu, beraz, langileek auzitara jo behar izan dute antzinatasuna onartzeko, aplikatu beharreko hitzarmenean jasotzen den bezala.
ELAk adierazi du Basalanen zuzendaritzak, “sindikatuen aurkako jarrera argia" erakutsi duela. Gauzak horrela, uste du ez dela egokia horrelako enpresa publiko bat kudeatzeko. Ildo beretik, zuzendaritzaren berehalako dimisioa eskatu du.