Justiziako langileek grebarekin aurrera jarraitzea erabaki dute

2006/11/22
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Justizia Administrazioko langileek urriaren 24an hasitako greba mugagabearekin jarraitzea erabaki dute. Langileek iragan astearen amaieran EAEko Justizia Sailak egindako proposamena atzera bota dute. Izan ere, ez ditu langileen beharrak betetzen aurkeztutako eskaintzak.

Beren lan baldintzak eta soldatak Jaurlaritzako maila bereko funtzionarioekin parekatzea eskatzen dute grebara deitu duten sindikatuek. Egun, justiziako langileen soldata Jaurlaritzako maila bereko funtzionarioena baino %12 txikiagoa da. Sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren eraginkortasun faltaz nazkatuta daudela azpimarratu dute.