Kaleratutako langilea berriz ere onartu du Guibemako zuzendaritzak

2007/09/12
Azken unean zuzendaritzarekin akordioa lortu eta gero, irailaren 14rako Abadiñoko Guibema lantegiaren aurrean egitekoa zen elkarretaratzea bertan behera geratu da. Izan ere, Guibemako zuzendaritzak duela egun batzuk bota zuen langilea berriro onartu du.

Abadiñon kokatutako eta piezen mekanizazioan diharduen enpresa da Guibema. 13 langile ditu eta ordezkari sindikala ELAkoa da.