Kaleratzeen aurka elkarretaratzean Ormazabal Taldearen egoitzaren aurrean

2014/06/16
Azken asteotan eman diren kaleratzeen aurka elkarretaratzea egin dute gaur goizean ELA eta ELA sindikatuetako ordezkariak Sondikan, Ormazabal Taldearen egoitzaren aurrean. Sindikatuotako ordezkariek salatu dute Ormazabaleko zuzendaritzak ez dituela betetzen lan hitzarmenean jasotzen diren neurriak.

Ormazabal y Cia, Tecnichapa eta Wec enpresetako (guzti hauen VELATIA taldekoak) enpresa batzordeek eta ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek, konpainia honen jarrera salatu nahi dugu.

Duela aste gutxi prentsan, Iberdrolak Ormazabalekin 19 milioi euroko kontratua sinatu duela bezalako titular ikusgarriak irakurri behar izan ditugu edota konpainia honek internalizazioa bultatzeko asmoz, Alemanian bere posizioa indartu duela Leipzig hirian bulego bat zabalduz.

Baina, langileak beste errealitate bat bizitzen ari gara. 2013ko abenduan Ormazabal y Ciak, 5 langile kaleratu zituen inolako arrazoi barik. Eta geroago, gaur egun langileagoaren gehiengoari aplikatzen ari zaien etendura EEEa aurkeztu zuen.

Hilabete guzti hauetan, enpresak kaleratuez ahaztu gaitezen nahi izan du. Baita, inolako beharrizan errealari erantzuten ez dion, eta errentagarritasun ekonomikoa handiagoa lortzea helburu izan duen EEEaren aurrean beste alde batera begiratu dezagun..

Bitartean, kaleratutako bi langileak, berronartzearen alde borrokan jarraitzen dute, Zamudion dagoen Gosa enpresaren aurrean egunero egunero mobilizatzen. (Ormazabal taldeko enpesa)

EEEaren aplikazioaren ondorioz, langileek beraien langabezia kontsumitzen dute eta hori gutxi balitz, aste honetan zuzendaritzak langileak EEEan dauden bitartean ordu extrak egitea eskatu dio empresa batzordeari.

Aukera hau baztertua izan da, ilegala izateaz gain, orain inoiz baino argiago gelditu delako ez zegoela gure lankideak kaleratzeko arrazoirik, ez eta EEEa aplikatzeko arrazoirik ere.

Guzti horregatik, enpresari mahai baten jesarri eta langile hauen berronartzea oinarri izango duen irtenbide bat bilatzeko deia egiten diogu. Enpresak horrela nahi duen arren, argi utzi nahi dugu guk kaleratzeen zein EEEaren aurrean ez dugula beste alde batera begiratuko, horregatik mobilizatzen jarraituko dugu irtenbide bat bilatzeko asmoz.