Kaleratzeen aurkako mobilizazioak Ikusi-n

2010/01/20
Ikusi-ko lan batzordeak mobilizazioak hasi ditu enpresa honetan azkenaldian ematen ari diren despidoak salatzeko.

Izan ere, iragan urtean 16 langile bota zituen zuzendaritzak  eta beste hainbeste kaleratu nahi ditu aurten.Lan batzordeko kide guztiak ELAkoak dira.

San Sebastian egunean Gipuzkoako Diputazioaren aurrean elkarretaratu dira langileak.