Bidealde erresidentzia - Zizur Txikia
Kaleratzeen eta langile migratzaileek jasaten duten gehiegikeriaren aurkako mobilizazioek aurrera jarraitzen dute

Bidealde erresidentziako langileek, erabiltzaileen senitartekoekin batera, elkarretaratzea egingo dute gaur 17:00etan zentroaren parean (Galar bidea, 13, Zizur Txikia), ELAk deituta.
Bidealdek 15 langile kaleratu ditu, eta ELA kaleratze horien aurka jo du bide judizialetik. Langile hauek urteak daramatzate lanean eta ez diete sekula kargu hartu. Diziplinazko kaleratze hauek enpresaren amarrua dira legezko kalte ordainak ez ordaintzeko.
Horrez gain, gogoratu behar da Bidealde langile migratuen babesgabetasunaz baliatzen dela. Kolonbiatik zuzenean kontratatu ditu langileak, aldez aurretik, enpresarekin zorpetu behar dira Nafarroan lan egitearen truke eta Bidealdek ematen dien ostatuagatik. ELAk langile migratzaile hauek jasaten duten abusua salatu du.
Aipatu behar da Nafarroako Gobernuaren eta ANADPren (Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentzia) erantzukizuna. Erresidentzia hau diru publikoarekin sostengatzen da, plazak hitzartuta dituelako, eta Bidealden bizi diren pertsonen bizi kalitatea eta langileen lan baldintzak zaindu behar dituzte.