Kalitatezko osasugintza publikoaren aldeko elkarretaratzea Tolosan

2015/03/05
Kalitatezko osasugintza publikoaren aldeko elkarretaratzea Tolosan
Sindikatuok galdutako 3.000 lanpostuak berreskuratzea eskatzen dutenean edo behin-behineko enplegua finkatzea eskatzen dutenean osasungintza publikoa indartzen ari direla azpimarratu dute. Behin-behineko enplegu guztia finkatuta bakarrik lor daiteke Osakidetzaren pribatizazio nahia mugatzea.

ELA, SATSE, LAB, UGT y CCOO sindikatuen agiria:

Eusko Jaurlaritzak osasun zerbitzuen pribatizazioekin aurrera jarraitzen du. Azken bi urteetan Santiago Ospitaleko garbitegiaren pribatizazioa ikusi ahal izan dugu eta garbikuntza enpresen kontratazioa handitu egin da.

Edonola, Osakidetzan mobilizazioak bultzatzen ari garen sindikatuak bereziki kezkatuta gaude Tolosaldean ematen ari den egoerarekin. Hau da Euskal Autonomi Erkidegoan erreferentziazko Ospitale Publiko bat ez duen eskualde bakarra eta kontzertazio bitartez zerbitzua ospitale pribatu batekin ematen diete eskualdeko biztanleei.

Egoera honek muturreko larritasuna du, Osakidetzak lehen arreta eta Ospitaleen integrazioaren alde ari da lanean, horretarako Erakunde Sanitario Integratuak sortzen dabiltza, hau da, erakunde mistoak. Modu honetan Osakidetzak zerbitzuaren kalitatea hobetu nahi omen du, hala ere, Tolosaldean Erakunde Sanitario berri bat sortu da eta Lehen Arretako zentruen erreferentziazko ospitalea sare publikotik kanpo dago.

Hau froga bat besterik ez izateari beldur diogu, ondoren eskualdeetako ospitaleen pribatizazioarekin aurrera jarraitu dezakeen formula probatzen ari ez ote diren.

Sindikatuok galdutako 3.000 lanpostuak berreskuratzea eskatzen dugunean edo behin-behineko enplegua finkatzea eskatzen dugunean osasungintza publikoa indartzen ari gara. Behin-behineko enplegu guztia finkatuta bakarrik lor dezakegu Osakidetzaren pribatizazio nahia mugatzea.

Horregatik etorri gara gaur Tolosara, Tolosaldeak Ospitale Publiko bat merezi duela aldarrikatzera eta sortutako arazoa konpontzeko urrats zehatzak eman behar direla eskatzera. Era berean, gure aldarrikapenak gogorarazteko bildu gara, osasun sistema publikoa indartuko luketen aldarrikapenen alde:

  • Behin-behineko enplegua finkatzeko 3.000 lanpostutik gorako OPEa egin dadila.

  • Galdutako enplegua berreskuratzeko jardunaldia murriztu dadila eta lizentziak berreskuratu ditzagula.

  • Kalitatezko zerbitzua emateko eta lan-karga onargarriak izateko langileak lehen egunetik eta kasu guztietan ordezkatu ditzatela.

  • Sortutako soldata eskala bikoitzak ekiditeko 2011ko Garapen Profesionaleko deialdiak ebatz ditzatela.

Osakidetzak negoziazioa blokeatu du eta langileok aipatutako aldarrikapenen alde eta kalitatezko osasun publikoaren alde mobilizatzen jarraituko dugu gure helburuak lortu arte.