Kataluniako CUP eta ELA bat datoz: prozesu soberanistan auzi soziala lehentasunezkoa da

2015/01/25
Kataluniako CUPeko (Candidature d'Unitat Popular) bozeramaile eta diputatu den David Fernandez atzo ELAko batzorde eragileko kideekin bildu zen. Batzarrean Katalunia eta Euskal Herriko egoera sindikal, sozial eta politikoa aztertu zuten.

Estatuak gatazka nazionalari heltzea ukatzen duenez, bi herrietako prozesuetan zein antzeko puntu eta desberdintasunak dauden ere hizpide izan zen bileran. Bestalde, botere instituzionalari gizartetik egiten zaion interpelazioaz eta eragileen autonomia errespetatu beharraz gogoeta egin zuten, eta nabarmendu prozesu soberanistan gai sozialek lehentasuna izan behar dutela.