Muñoz: Ezin da herri oso bat gartzeleratu

2017/10/01
Muñozen hitzetan Espainiar nazionalismoaren ispilu dira gaur goizean ikusi ditugun irudiak. Estatuak ez du errepresioa beste irudirik ikusten. Ezinezkoa da erabakitzeko eskubidea adostea Francoren oinordekoaren moduan aritzen direnekin. Ezinezkoa da edozein esparrutan PP sostengatzea, errepresioa eta korrupzioa babesten duen alderdia. ELAk bere elkartasuna adierazi nahi dio Kataluniako gizarteari. Estatuaren errepresioak ez du geldituko antolatuta dagoen herri bati, are gehiago, erakundeek erakutsi duten ausardia politikoaren aurrean. Emozioz beteriko orrialdea idazten ari zarete Europan.