"Kazetaritza, gerra eta eskubide zibilak" konferentzia Euskalduna Jauregian apirilaren 2 eta 3an

2005/03/29

Irakeko gerraren hasiera eta Bagdadeko Palestina Hotelaren aurkako erasoaren urteurrenekin batera, Kazetarien Nazioarteko Federazioaren (KNF) laguntzaz eta Euskadin bere kide den ELA-Hainbat erakundearekin, "Kazetaritza, gerra eta eskubide zibilak" konferentzia antolatu du Manu Robles-Arangiz Institutuak. Berau Bilboko Euskalduna jauregian egingo da apirilaren 2 eta 3an.

Konferentzia honetan KNFko kide diren erakunde desberdinetako 100 pertsona inguruk parte hartuko dute. Hiru mahai-inguru nagusietan nazioarteko ospea duten pertsona eta gerran dauden herrialdeetako kazetariek parte hartuko dute; besteak beste, Tony Bunyan Statewatch-eko zuzendaria, Mokhtar Triffi,Tunisiako giza eskubideen elkarteko presidentea, Jihad Ballout Al-Jazeera-ko bozeramailea, eta Gerald Staberock, Legelarien Nazioarteko Batzordeko kidea.

Larunbatez, apirilak 2, goizeko 10etan Aidan White KNFko idazkari nagusiak eta Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak zabalduko dute ekitaldia Bilboko Euskaduna Jauregian. Ondoren kazetari eta giza eskubideetan adituek lanari ekingo diote, horretarako antolatutako hainbat eztabaida mahaietan.

Igandez, apirilak 3, goizeko 11.15etan hainbat gerratan hildako kazetariei omenaldia eskainiko zaie. Horretarako, bertan izango dira Jose Couso eta Juantxo Rodriguez kazetarien senitartekoak.

Eguerdiko 11.45etan, Aidan White, kazetarien erakundeko idazkari orokorrak amaierako adierazpena irakurriko du.

EGITARAUA BEHEKO DOKUMENTUAN