Kazetaritzaren egoera aztergai

2002/04/15
ELAren gonbitea onartuz, apirilaren 12 eta 13an Bilbon izan dugu Aidan White, Nazioarteko Kazetarien Federazioko idazkari nagusia, iazko irailaren 11z gero kazetaritzak izan dituen aldaketei buruzko hitzaldi bi eskeintzeko.
ELAren gonbitea onartuz, apirilaren 12 eta 13an Bilbon izan dugu Aidan White, Nazioarteko Kazetarien Federazioko idazkari nagusia, iazko irailaren 11z gero kazetaritzak izan dituen aldaketei buruzko hitzaldi bi eskeintzeko. Lehena Euskal Herriko Unibertsitatean Kateraritza Fakultateko ikasleei eskeinitakoa izan da eta bigarrena hainbat komunikabideetako kazetariei luzatutakoa izan da. Aidan P. White Kazetarien Nazioarteko Federazioaren (KNF) idazkari nagusia dugu. Federazio hau kazetarien munduko elkarte profesionalik handiena da, bost kontinenteetan ia 350.000 kide baititu. White Ipar Irlandan jaioa da, eta hainbat egunkari ospetsutan egin zuen lana (besteak beste, The Times eta The Guardianen), eta 1989an Maastricht-en KNFren idazkari nagusi hautatu zuten. Aidan Whitek hainbat liburu idatzi du, eta Europa zein nazioarteko beste erakunde batzuren kide ere bada. Aidan White-n hitzaldiaren testua (ingelesez)