Kirol Kudeaketako grebari babes zabalak igerileku ugari ixtera behartu du Nafarroan

2022/08/11
CCOOk, ELAk, UGTk eta LABek KPIren araberako soldata-igoerak eskatu dituzte sektoreko hitzarmenak eragindako 2.000 langileentzat

Igerilekuetako langileek greba egin dute gaur abuztuaren 11n; Nafarroako kirol instalazio guztiak deituta zeuden. Langileek salatu dute blokeoa dagoela Kirol Kudeaketako hitzarmen sektorialaren negoziazioetan (indarraldia 2020ko abenduaren 31n amaitu zen), eta negoziazioari berriro ekitea aldarrikatu dute.
Grebaren babesa oso zabala izan da, eta, ondorioz, honako igerileku hauek itxi behar izan dituzte goizean, gutxienez: Artika, Sarriguren, Zizur Nagusia, Eskiroz, Guelbenzu, Sanduzelai, Salinas, Cubo, Astrain, Azkoien, San Adrian, Caparroso, Lekunberri, Orkoien, Burlata, Salinas... Besteak beste.
Hitzarmen horren mende 2.000 langile baino gehiago daude, gehienak emakumeak eta gazteak, soldata eta baldintza prekarioekin. Agedena patronalaren azken proposamena, 2022 eta 2023rako % 3ko igoerak eskaintzen dituena, ez da nahikoa. Gainera, enpresak ez die erantzuten gainerako aldarrikapenei.
Langileek elkarretaratze informatiboak egin dituzte kirol-instalazioetako ateetan egun osoan, eta gaur 19:00etan elkarretaratze bateratua deitu dute Iruñeko Udal plazan (CCOO, ELA, UGT, LAB).