Kirol Kudeaketaren grebak babes handia lortu eta Nafarroa osoko 20tik gora lan-zentro itxi ditu

2017/04/11
Sindikatu deitzaileek (ELA, CCOO, UGT eta LAB) ontzat ematen dute Kirol Kudeaketaren sektoreko gaurko greba. Nafarroako lan-zentro gehienek ekintza honen ondorioak jasan dituzte.

Lan sektore honen sakabanaketaren ondorioz (geografikoki zein antolaketari dagokionez), jarraipenaren datuak lortzea oso zaila bada ere, grebaren babesa oso garrantzitsua izan dela esan daiteke. Gutxienez, 21 lan-zentro itxita daude edo grebaren eragina ia erabatekoa izan da:

  1. Uharteko polikiroldegia
  2. Burlata (azpikontrataturiko esparrua)
  3. Zangotza
  4. Spa & Sport Itaroa (Uharte)
  5. Aiegi
  6. Zubiri
  7. Ororbia
  8. Orkoien
  9. Lagunak (azpikontrataturiko esparrua)
  10. Cintruénigo
  11. Lekunberri
  12. Centro Recreativo Guelbenzu
  13. Mendillorriko trinketea
  14. San Adrian
  15. Lodosa
  16. Arantzadi (Iruña)
  17. Tuterako Udal Polikiroldegia
  18. Tuterako Las Arenas (azpikontrataturiko esparrua)
  19. Noain
  20. Antsoain
  21. Zizurko Kultur Etxea

 

Ondorengo lan zentroetan, grebaren eragina nahiko garrantzitsua izan da:

  1. Mutiloa (igerilekua itxita)
  2. Sarriguren (igerilekua itxita)
  3. Zizur
  4. Olatz
  5. Eskirotz (arratsaldean itxita)
  6. Aquavox Iturrama (igerilekua itxita)

 

Datuak ikusita, argi eta garbi geratu da Kirol Kudeaketaren langileak ez direla konforme geratuko hitzarmen blokeaturiko batekin. Sindikatuek patronalari jarreraren aldaketa sakona exijitzen diogu, eta negoziatzen has dadin. Hori egin ezean, mobilizazio gehiago deitzera beharturik egonen gara.

Azkenik, gogoratu behar da gaur arratsaldeko 18:00tan, Iruñeako Gaztelu Plazan kontzentrazioa deituta dagoela; protesta bezala, kirol jarduera bat egingo da. Langile zein herritarrak parte hartzera gonbitatuta zaudete.