Kirol materialen enkantea Caballitoko langileen alde

2004/11/23

Enkantea abenduaren 3an amaituko da www.ebay.es web orrian

Caballitoko langileen aldeko enkantea hasi da www.ebay.es web orrian. Bertan kirolari, abeslari, kirol-talde eta zinemagileek emandako materiala aurkituko duzue. Orri honen azpiko aldean dagoen loturan zerrenda hori ikusi ahal izango duzue eta baita produktu bakoitzaren hasierako prezioa.

Produktuak bilatzeko modu bat:

orrian sartu eta ezkerreko aldean dagoen lauki txurian "caballito" hitza jarri "buscar"en gainean klik egin eta zenbait produktu aurkituko dituzu.
Bestela nahi duzun produktuari dagokion hitz bat sartu. Adibidez: "Camiseta de Baloncesto ACB TAU Ceramica. Firmada" topatzeko nahikoa da lauki horretan "TAU" hitza jartzea eta "buscar"en gainean klik egitea.

"CABALLITOKO" LANGILEEk ZUEN ELKARTASUNA ESKERTZEN DUTE